XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALTZAINDIAREN HIZTEGI-LANAZ ZENBAIT GOGOETA

Hondarribian erabaki zena hezurmamitu behar du orain Euskaltzaindiak.

Horretan lagungarri, ustez, horra zenbait gogoeta labur baino laburrago.

Lehendabizi, lantokia hiztegiez hornitu behar dugu, hots: 1- Salgai aurkitzen diren euskal hiztegiak erosi (Azkue, Lhande, Lô*pelmann, Retana, Kintana, L. M. Muxika, P. Muxika, e. a.).

2- Orobat lehengo eta oraingo hiztegitxo eta hitz-bildumak (Izagirre, Landucci, Añibarro, Bouda-Baumgartl, Iztueta, e. a.) hemen izan behar ditugu.

3- Komeni zaigu halaber zenbait erdal hiztegi erostea honako (Coromines, Palay, Robert, Moliner, Wahrig).

4- Euskal hiztegiez idatzi izan dena ere on genuke eskura izan (Mitxelena jaunaren Fuentes del diccionario de Azkue, FLV-ko beraren artikulua bederen).

5- Euskal testuen hautapen bat ere beharrekoa da (Hordagok argitara emanak, gure Lekukoak, e. a.).

Pertsonak Honetan ere ez naiz luze mintzatuko.

Mitxelena jaunak beharko luke, Batzordeburu denez, bere iritzia eman.

Beste aldetik, bada San Martin jaunaren txostena, puntu hau ukitzen duena, eta xehekiro gainera.

Nolanahi ere, honetara izan daiteke eratua giza-indarra: - Ibon Sarasola, Batzordeburuaren laguntzaile ararteko.

- E. Knô*rr, erantzule orokorra.

- R. Badiola, fitxagintzan ariko direnen arduraduna. - 2-3 fitxagile.

Lan prozedura Batzordeburuak markatuko du eta ez da hemen zertan jardun.

Soil-soilik oroitarazi nahiko nuke bina fitxa eginen zirela esan zela.

Eta, jakina, lantokion burutzen den lanak bere jabea duela.